Garbiketak donostian
50 urtetik gorako esperientzia Donostian eta Gipuzkoa osoan garbiketa-zerbitzuak eskaintzen Gure bezeroen gogobetetzearekin konprometitutako profesional talde bat dugu

Faiso garbiketak

GARBIKETA OROKORREN ENPRESA DONOSTIAN

Faiso garbiketak enpresak 50 urtetik gorako esperientzia du garbiketa orokorren sektorean. Profesionalez osatutako plantilla bat eta makineria espezializatua dugu, lan bakoitzean akaberarik onena eskaintzeko. Gure esperientzia zabalari esker, aholkularitza pertsonalizatua eskain dezakegu kasu bakoitzean.

Garaiari jarraiki egiten dugu aurrera

Faiso garbiketak enpresa erakusleihoetako kristalak eta fatxadak garbitzen hasi zen nagusiki. Urte hauetan guztietan, zerbitzu gehiago sartu ditugu gure eskaintzan (hala nola auzo-komunitate, ikastetxe, fabrika, bulego eta enpresen –oro har– mantentzea), eta garbiketa integraleko zerbitzu bat eskaintzen dugu Donostiako eta Gipuzkoa osoko enpresentzat zein partikularrentzat.

Faiso: garbiketa orokorren enpresa Donostian
FAISO GARBIKETAK
Iru Bide eraikina – 6. lokala
(Errekalde auzoa)
20018 DONOSTIA
© Limpiezas Faiso - lege oharra