Eraikin mota orotarako mantentze-garbiketak zein garbiketa puntual espezifikoak egiten ditugu (etxebizitzen garbiketa sakona, erreforma baten edo gorabehera baten –hala nola uholde edo sute baten– ondorengo garbiketa, etxeko geletako baten garbiketa puntuala eta abar). Donostian eta Gipuzkoan lan egiten dugu. Egin iezaguzu kontsulta!
ENPRESA ETA PARTIKULARRENTZAT LAN EGITEN DUGU
Auzo-komunitateen garbiketa: ezkaratz, eskailera, garaje eta abarren garbiketa. Profesionaltasunez eta eraginkortasunez garbituko dugu zure komunitatea; egin dugun ibilbide luzea da gure bermea.
Donostiako eta Gipuzkoa osoko saltokietan dauden erakusleihoetako kristalen garbiketa, eta beiraztatutako etxebizitza edo eraikinetako leihoen garbiketa.
ENPRESA ETA PARTIKULARRENTZAT
Enpresa eta eraikin mota ororen garbiketa. Zure lehentasun eta premietara egokitutako garbiketa-plan pertsonalizatu bat egin dezakegu.
Industriako mota orotako garbiketetan espezializatuta gaude, eta makineria espezializatua erabiltzen dugu; pabiloien fatxadak, mota orotako zoruak, altuera handiko sabaiak eta abar garbitzen ditugu.
Produktu eta teknika egokiekin egin beharreko lan espezifikoa da ostalaritzako garbiketa. Ostalaritzako guneak (sukaldeak, jangelak eta abar) zein makinak garbitzen ditugu. ULTRASOINU BIDEZKO GARBIKETAREN bidez, iragazkiak eta piezak garbitzen ditugu, eta garbiketa sakonagoa bermatzen dugu.
Obra-amaierako garbiketak egiten ditugu enpresetan zein etxebizitza partikularretan (erreforma baten ondorengo garbiketa, alokairu baten ondorengo garbiketa orokorrak eta abar). Gure azpiegiturak aukera ematen digu edozein dimentsiotako garbiketa-lanak egiteko.
Objektuen edo makineria-piezen ultrasoinu bidezko garbiketa, industriarako, arte grafikoetarako eta ostalaritzarako bereziki.